Dena prest dago Atekarock jaialdirako

JM BARRIOLA 2012ko martxoaren 22a

Autobusak izanen dira Tolosaldetik eta Iruñerritik

Larunbat honetan, martxoak 24, ospatuko da Atekarock jaialdia. Lehengo urteko arrakasta ikusirik, jende ugari bertaratzea espero da eta pesta polita izatea. Antolatzaileek dena prest dute, pestara hurbiltzen diren guztiek arazorik gabe giro ederrean pasa­tzeko. Hona egitaraua:

• 19:30ean kalejira he­rrian barna.

• 20:00etan ekitaldia.

• 21:00etan kiroldegian: Akatu, Governors, Kaotiko, Ze esatek!, Tximeleta eta DJ Bull.

• 00:00etan gaztetxean: 121krew eta Goienetxe anaiak.

Informazio gehiago: atekarock.blogspot.com.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun