Salgai daude Bardoak 2012ren finalerako sarrerak

JM BARRIOLA 2012ko martxoaren 22a

Saioaren ondotik afaria izanen da eskoletan

Lehen ere aipatu dugun bezala, Bardoak 2012 Nafarroako Taldekako Bertso Txapelketako finala herriko pilotalekuan eginen da martxoaren 31n. Sailkatutako hiru talde ariko dira nor baino nor, guztira bederatzi bertsolari.

Saioa 17:00etan hasi eta 20:00etarako amaituko da. Horren ondotik, triki poteoa eginen da herrian barna, eta eguna borobiltzeko, 21:30­ean, herri afaria eginen da eskoletan. Bertsozale Elkartetik aurreratu dutenez, afaloste animatua izanen da, eszenatoki ttiki bat ere izanen baita.

Finalerako bi sarrera mota jarri dira salgai, batetik, soi­lik bertso-saiorako dena (15 euro) eta bestetik, saioa eta ondoren eginen den herri afarirako (30 euro). Sa­rrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean eta Nafarroako hainbat tokitan eros daitezke: Maimur liburu-dendan, Lesakako okindegian, Elizondoko Fantxike arropa eta opari dendan, Etxa­rriko Xapatero ostatuan eta Iruñeko Karrikiri dendan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun