Martxoaren 10az geroztik, kide berriak ditu Umore Ona ElkartekoZuzendaritza Batzordeak. Batzordekideen erdiak aldatu dira. Bi urtez egon ondotik, atera direnak Jose Jabier Etxeberria lehendakaria, Ibai Zubiri idazkaria eta Pio Zugarramurdi, Luis Elizegi, Mikel Urdanpilleta eta Igor Apezetxea bokalak dira. Hauen ordez sartu direnak ondokoak dira: Unai Miranda lehendakaria, Txema Apezetxea idazkaria eta Igor Elizegi, Maite Alsua, Agustin Elizegi eta Ibon Elizegi bokalak.
Urteko ohiko batzarrean, zuzendaritzako kide berriak izendatzeaz gain, joan den urteko kontuak eta aurtengo aurrekontua ere aurkeztu ziren eta elkartearen etxabeko lanen berri ere eman zen. Jendea auzolanean laguntzen «gustora» dabilela aipatu digu Jose Jabier Etxeberriak, «obra aurrera doa eta itxura polita hartzen ari da».