UEMA eguna

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 22a

Aurreko legealdian hainbat saia­kera egin ondotik, UEMAko zuzenda­ritzak aurtengo UEMA eguna Goizuetan os­pa­tzea erabaki du eta ekainaren 9an izanen da. Festa eta alda­rrikapene­ra­­­ko­ egun hau gogoan, he­­rritarrak pres­tatzen hasiak dira. Otsailaren 11n eta mar­txoaren 7an egindako deialdietara hamabost lagun bildu ziren, eta Alaitz Eskudero zine­gotziak azaldu digunez, «oraindik egitaraua guztiz osatu gabea bada­ ere, egun guztian izanen dira­ ekintzak». Gaineratu di­gu­nez, «eguna UEMAko haute­tsien ba­tza­rra­rekin hasiko da, ondotik bisita­ gidatua eginen da herriko etxeetan, hau­rren­tza­ko puz­ga­rriak, dantzariak, ekitaldia, herri bazkaria, dan­tzaldia eta oraindik zehaztu gabeko ekin­tzak izanen dira». UEMA eguna­ri dagokion lema orain­dik­ adostu gabea da, baina «proposamen polit ugari» bildu omen dira bilere­tan. Hurrengo bilera apiri­laren 3an izanen da, udaletxeko ba­tzar aretoan, 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun