15 urte San Rokeko zuzendaritzan

TTiPI TTAPA 2012ko martxoaren 22a

San Roke elkarteko urteko bilera martxoaren 10ean egin zen 46 bazkiderekin. Nabar­men­­tzeko moduko be­rria ere egon zen: orain­ dagoen zuzendaritzak 15 urte beteko ditu aurtengoarekin eta hu­rren­go urterako zuzendaritza berria osatzeko eskatu zuten. Bilera on­doren, Josebak pres­tatutako afari­ra jen­de asko gelditu zen.

 

Hormaren ondorioak

Otsaileko hormak ondorioak utzi zituen ur sarean. Sei ur jario an­tzeman ziren, haue­ta­tik bi handiak. Udalak kontrata­tutako Biz­kai­ko en­pre­sa batek eta herritar batzuek aurkitu zituzten isuriak, eguneko 114.000 litroko jarioa sortuz. Konponketak orain­ aste pare bat egin ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun