Kirol Mankomunitateko teknikaria eskolako haurren gurasoekin egon da eta mankomunitatearen egoera argi azaldu du: aurten Nafarroako Gobernuak dirulaguntza guztiak kendu ditu eta gainera, 2011n ordaintzera konprometitua zegoen diru kopurua ere ez du eman. Horren ondorioz, oso egoera eskasean geratu da mankomunitate hau eta herrian egingo diren kirol jarduerak eta saioak garestiago izango direla jakinarazi du kirol teknikariak.
Hala ere, aurrera begira, proposamen batzuk ere egin ditu, besteak beste, monitoreen kontratazioa era zuzenean egitea, horrela gastuak murrizteko asmotan. Orain gurasoen esku gelditu da jarraitu nahi duten ala ez erabakitzea.