Emakumeen batzordea osatzeko bilkura eginen da ostiral honetan

Juana Mari SAIZAR 2012ko martxoaren 7a

Herriko emakumeen beharrak jaso nahi dira

Emakumeen Ba­tzordea osatu nahi da he­rrian eta horretarako, eskualdeko berdintasun teknikaria hariak mugi­tzen hasi da. Lehen hi­tzordua ostiral honetan, martxoak 9, izango da, 19:00etan udaletxe gaineko solairuan.

Hitzordu horretan Aresoko emakumez­koen formakuntza maila, interesak eta beha­rrak ezagutzeko ba­tzarra egin nahi da, alde batetik, egungo egoeraren berri izateko eta bes­tetik, dauden beharrei erantzuna ematen hasteko plangintza osatzeko oinarriak ezartzeko.

Lan ildo hauek jo­rra­tu, azaldu eta denen iri­tzia jaso ahal izateko ostiral honetarako antolatu den batzarrean parte hartzera gonbidatuta daude he­rriko emakumezko guzti-guztiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun