Osasuna Fundazioaren laguntzailea da Leitzako Udala, kirola eta kirolak dituen baloreak zabaltzeko herriko umeen artean. Iazko moduan, aurten ere otsailaren 23an Osasunako bi jokalari izan ziren herrian, Riesgo gipuzkoarra eta Ibrahima Balde senegaldarra, Fundazioko bi zuzendaritzako kideekin batera. Herriko umeak eta guraso asko hurbildu ziren hauekin solastera eta galderak egitera.