Otsailaren 29an, Mohamedek, Polisarioko Nafarroako delegatuordea denak, hitzaldia eman zuen herrian. Saharar herria egoera larrian dago: batetik, erbesteratuta, errefuxiatu zelaietan, Arjeliako basamortuan oso bizi baldintza gogorretan daude 1975etik eta bestetik, egun egoera okertu egin zaie gero eta laguntza guttiago dituztelako, eta desnutrizioa eta gaitzak zabaltzen ari dira.
Leitzan elkartasun elkarte bat dago aspalditik lanean eta uda aldean umeak ekartzen dituzte gure artean egoteko. Oso inportantea izaten da egonaldi hau beraientzat, beroaldi haundiak saihestuz eta osasuna, emozio eta heziketa aldetik ere bai.
Ume bakoitza ekartzeak 885 euroko kostua du, egonaldiaz aparte. Leitzara aurten bi ume etorriko dira eta Nafarroara 115 osotara. Elkartetik garrantzitsua ikusten dute familiak kooperatzea, ume hauei laguntzeko animatzea eta ekartzeko dirua jasotzea.