Subentzio kanpaina

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 7a

Ardi eta behi eta txekorren subentzio kanpainarako ziurtagiriak eska­tzeko epea martxoaren 16an bu­katuko da. Udaletxean egin beharko da, doku­mentazio hau aurkeztuz: errol­da agiria hiru urteko antzinatasunarekin, herrian urtean gu­ttienez 9 hilabetez bizi denaren zinpeko aitorpe­na, Udalaren zorrik ez duenaren ziurtagiria, bakoitzaren lurren zinpeko aitorpena, azienda kopu­ruaren ziurtagiria eta txos­ten sanitarioa, biziki­de guztien dirusarreren ziurtagiria eta nagusiki abeltzaintzan edo ne­kazari­tzan aritzen denaren ziurtagiria.

Ordenantza berria denez, zalan­tzak argi­tzeko bilera egitekoa zen asteartean, martxoak 7.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun