Egin nahi den goi tentsioko lineaz bilkura eginen da Leitzan martxoaren 7an

JM BARRIOLA 2012ko martxoaren 6a

Proiektuaren aurka plataforma osatu nahi da asteazken arratsaldeko 19:00etan udaletxean eginen den bileran

Leitzatik Areso aldera, goi tensioko linea pasa nahi du Red Eléctrica de Españak (REE S.A.). Hori da behintzat aztertzen ari den bideetako bat. Erasote auzotik Gorritteneko belatsorotik barrena Guratz zeharkatuz Aresora. Castejondik abiatu eta Ezkiora (Gipuzkoa) joanen litzateke linea.

Leitzatik Areso aldera, goi tensioko linea pasa nahi du Red Eléctrica de Españak (REE S.A.). Hori da behintzat aztertzen ari den bideetako bat. Erasote auzotik Gorritteneko belatsorotik barrena Guratz zeharkatuz Aresora. Castejondik abiatu eta Ezkiora (Gipuzkoa) joanen litzateke linea.

Goi tentsioko lineak 400 kV-ko tentsioa izanen du, 120 kmko luzera eta bere eragin eremuan 166 udalerri hartzen ditu, 118 Nafarroan eta 48 Gipuzkoan. Linea honen dimentsioak hurrengoak dira: 42-46 metroko altuerako dorreak –kasu batzuetan 81koak–, bata bestearengandik 400-500 metrora, lau ormigoizko oinarriekin eutsiak, beraien artean 5,90 eta 10,14 metrora daudela.

Bere inguruan (500 metro alde bakoitzera) zuhaitz guztiak bota eta berriak landatzea edota etxe eta industria azpiegiturak eraikitzea debekatuta geratuko litzateke. Azken datu honi dagokionez, aipatzekoa da, aurkeztutako alternatiben artean gehiengoak ez duela baldintza hau betetzen, hau da, 500 metro baino gutxiagora herri eremuak aurkitzea.

Proiektu honek Leitzari, eta gainontzeko herriei, ez dio inolako onura sozioekonomikorik ekarriko, baina ingurumen eta osasun aldetik ondorioak oso kaltegarriak izan daitezke, kutsadura elektromagnetikoa dela eta, eta ingurumen aldetik basoak eta mendiak txikituz. Horrela azaldu zuten otsailaren 2an Leitzako udaletxean egin zen bileran. Horregatik, linea honek ekarriko dituen arazoez­ kontzientziatzeko, lantaldea osatuko da herrian, egitasmoaren aurka presioa egiteko eta jendea kontzientziatzeko. Martxoaren 7an, asteazken arratsaldeko 19:00etan beste bilera bat deitu da udaletxean herrian autopista elektrikoaren aurkako plataforma osatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun