Abel Barriolak (Leitza, 1978) 2016ra arte luzatu du kontratua Asperekin. Aurtengo martxora arte zuen hitzarmena, baina bertze lau urterako sinatuta, «izugarri pozik» dagoela aitortu du: «momentu bikaina igarotzen ari naiz, eta albiste honek konfiantza emanen dit aurrerantzean». Aste honetan, 14 urte bete dira Barriolak profesionaletan debutatu zuenetik, 1998ko otsailaren 22an izan zen, Tolosako Beotibarren. Geroztik, lau t’erdian txapel bat (2001) lortu du, buruz buru txapel bat (2002), lau t’erdiko nafarroako txapel bat (2002), lau’terdian lau aldiz azpitxapeldun (2004, 2006, 2007, 2010) eta buruz buru bi aldiz azpitxapeldun (2007, 2008).