Dena prest Euskal Herriko feminista abertzaleak biltzeko

JM BARRIOLA 2012ko ots. 23a, 09:26

Feminista abertzaleen topaketak izanen dira martxoaren 2, 3 eta 4an, Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatuta. Hamargarren urteurrena ospatuko dute, Leitzan bertan egin ziren topaketa batzuen ondorioz sortu baitzen Bilgune Feminista. Egun hauetan mintegi eta hitzaldi mordoa antolatu dituzte, baita ere aisialdirako unetxoak ere.

 

Martxoak 2, ostirala

• 16:00-17:00. Izen-ema­tea zineman.

• 17:30-18:00. Harrera.

• 18:00-20:00. Mahai-in­gurua eta ezta­bai­­da: prozesu demokratikoa eta emakumeon hitza: han eta hemen.

• 21:00. Afaria eskolan.

• 22:30. Anari eta Napoka Hiriaren kontzertuak Atekabeltzen.

 

Martxoak 3, larunbata

• 09:30. Izen-ematea zineman.

• 10:00-12:00. Mahai-in­gurua: eredu ekonomiko eta sozial feminista eraikitze bidean; gaurdanik, urratsak emanez.

• 12:30-14:00. Eztabaida tailerrak: Zaintza, eko­nomiaren oinarri; Eli­kadura subiranotasunaren praktikak Euskal He­rrian; Prostituzioari begirada feministak; Gure gorputza osasuntsu; Ilun­petik argira, emakume presoen errea­litatea kontagai; eta Alian­tza­ feministak mugaz gaindi.

• 14:30-16:00. Bazkaria.

• 15:30-16:00. Teknologia berriak: eraldaketarako tresnak.

• 16:00-20:00. Tailerrak: Hezkidetza lau haizetara; PAF Praktika Artis­ti­ko Feminista; Autodefentsa Feminista; Emakume kazetari-sortzaile feministen asanblada; Sexualitatearen izaera politikoaz haus­nar­ke­ta.

• 20:00. triki-bertso-poteo feminista.

• 21:30. Afaria eskolan.

• 23:00-04:00. Festa Atekabeltz gaztetxean.

 

Martxoak 4, igandea

• 09:30. Izen-ematea zineman.

• 10:00-12:30: Mahai-ingurua: Independen­tzia dugu bidea, eta helburua: Euskal Herria feminista.

• 13:00. Ondorioen kontaketa eta ekitaldi irekia­.

Bestetik, ostiralean (19:00-21:00) eta larunbatean (16:00-20:00) artelanen erakusketa egonen da Atekabeltzen.

Izen-emateko eta in­for­mazio gehiagorako: 2012topaketafeministak. wordpress.com-en aurki daiteke. Aipatu, haur­tzaindegi zerbitzua ere izanen dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun