Leitza, Goizueta, Arano eta Aresoko emakumeentzat emagin zerbitzua jarriko da herriko mediku kontsultan. Kontsulta prest dago beharrezko materialekin eta lehenengo kontsulta martxoaren 26an izango da. Hortik aurrera hilean behin etorriko da gure eskualdera. Hala ere, ordua eskatzeko orain arte bezala, Etxarri Aranatzera deitzen jarraitu beharko da.