Leitzaundi bigarren fasean

JM BARRIOLA 2012ko ots. 23a, 09:21
Nafarroako Bertsozale Elkartea

Bardoak 2012 Nafarroako taldekako bertsolari txapelketaren saio bat Leitzan egin zen, eta etxeko taldeak lortu zuen aurrera egitea. Iñigo Ibarra, Iñigo Sagastibeltza eta Migel Mari Elosegik osatutako Leitzaundi­ taldeak saioa irabazi­ta, bi puntu lortu eta bigarren fasean ariko dira. Saioa Aurre­ra elkartean egin zen eta 80 bat bertsoza­le bildu ziren. Otsailaren 17an, Leitza eta Leitzarrak­ herri­ko­­ bes­te taldea­ Atekabel­t­zen aritzekoa zen Jituk taldearen aurka. Talde hau Jo­xe­ma­ Leitza, Mikel Az­pi­roz eta Joseluis Barberiak osatzen­ dute. Finala ere Leitzan jokatuko da martxoaren 31n.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun