Manuel Lasarte bertsolari haundia hil zaigu otsailaren 12an. Frankia baserrian jaio zen 1927ko abenduaren 12an, eta beti Leitza bere bihotzeko txoko batean eraman zuen. Plaza gizon bikaina eta estimatua bere garaian, 40 urte inguru eman zituen plazaz-plaza. 18rekin hasi zen bertsotan, Baserri eta Uztapiderekin. Gaztetan Gipuzkoako Aia herrira joan zen bizitzera familiarekin eta gerora, Orion errementari aritu zen lanean, plazaz-plaza bertsotan jendea liluratuz ibiltzen zen bitartean. Fama haundia hartuz joan zen, bere garaiko Euskal Herriko bertsolari estimatuenetakoa egin arte. Gerora, osasun arazoak zirela eta, plazak utzi eta idazteari ekin zion, liburu mordoxka kaleratuz. Erreferente bihurtu zen bertsolari munduan bere teknika eta euskararen kalitateagatik. Leitzan kale baten izena eman zitzaion bere omenez.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!