Emagin zerbitzua

JM BARRIOLA 2012ko otsailaren 23a

Emagin zerbitzua eskaintzen hasiko da es­kual­dean eta kontsulta martxoaren 26an izanen da goiz osoan. Zerbitzu honekin, haurdun daudenen ohiko erre­­bisioez gain, sexuali­tateari buruz­ko informazioa emanen da, antisorgailuei buruzko informazioa eta zalan­tzak­ argitu, preben­tzioa, menopausia, zitologia eta edozein zalantza argi­tzen saiatuko da.

Txanda Etxa­rri-Arana­tzen hartu behar da (948 567063), eta hilean behin etorriko da Aresoko kontsultara. Leitzako osasun etxean leku egokirik ez dagoenez, Areso­ko kontsultan es­kaintzea egoki ikusi­ da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun