TTIPI-TTAPA­rentzako dirulaguntzak onartu dituzte Arano, Areso eta Goizuetan

TTIPI TTAPA 2012ko ots. 22a, 16:36

Arano, Areso eta Goizuetako Udalek onartu dituzte TTIPI-TTAPArentzako dirulagun­tzak. Aranoko Udal­ak 657,06 euro emanen ditu, Goizuetakoak 3.620,82 euro eta Aresokoak 852,78 euro. Hala, herritarrek doan jasoko dute aurten ere aldizkaria etxean. Dena den, Arano eta Goizuetan bereziki, harpidetza onartu aurretik, Udalari jakinarazi beharko zaio eskaera, aldizkaria etxean jaso nahi duenak Udalaren baldintzak betetzen dituen ala ez ja­kiteko, hau da, he­rrian erroldatua egotea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun