Aurtengo inauteriak historikoak izan dira

Maider ANSA 2012ko otsailaren 22a

Zazpi gradu zeropetik zirela hasi zuten zomorroek etxez-etxeko eskea. Maider Ansa

Antzerkian bi emakumezkok parte hartu dute lehenengo aldiz

Bi arrazoi baditugu aurtengo inauteriak historikoak izan direla esateko. Herri guztiari buel­ta eman ondoren, inor­txok ere ez omen zuen halako inauteri egun hotzik ezagutu. Ez da harritzekoa. Zazpi gradu zero azpiko tenperaturarekin abiatu ziren zomo­rroak Surotik eta he­rrira iristerako ez zen giroa asko berotu. Hala ere, umore ederrean egin zen puska biltzea.

Historikoa izan zen beste kontua zahagi dantza izan zen. Hasiera batean, dantzari guztiak gizonezkoak izaten ziren, baita atsoa­ eta agurea per­tsonaiak an­tzezten zituztenak ere. Urte asko dira, ordea, neskak dantzari lanetan hasi zirela. Aurtengoan, an­tzerkia egiten bi emakumezko izan ditugu. Maitane Sarobe eta Maitane Legarreta. Bi emakumezko lehen aldiz, zahagi dantzako pertsonaia moduan. Bejondeizuela!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun