Biztanleriaren beherakada

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 22a

Bistakoa da azken urteetan biztanleriak izan duen beherakada nabarmena, eta datuak dira horren lekuko. Adibide bat emate aldera, 1970ean 1.423 lagun ziren Goizuetan erroldatutakoak, eta 2011n, berriz, 771 biztanle, 652 gutxiago.

Azken mende eta erdiko datuei erreparatuz, biztanleriak 1970ean jo zuen goia, 1.423 biztanlerekin. Inoizko kopururik txikiena, berriz, joan den urteko urtarrilean zenbatu zen, 771 lagunekin. Ordukoak dira Estatistika Institutuak emandako datu berrienak. Ondoko taulan populazioaren bilakaera jaso da.

URTEA - BIZTANLEAK

1877 - 998

1900 - 1.104

1930 - 1.407

1950 - 1.312

1970 - 1.423

1996 - 949

2000 - 903

2005 - 814

2011 - 771

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun