Kontuak eginez larunbat honetan bukatuko dira aurtengo karnabalak

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 22a

Eguerdian bazkaria eginen da eta ondotik poteo musikatua

Lerro hauek irakur­tze­rako, mozorro saltsa­ azken txanpan sartua izanen da. Izan ere, joan­ den larunbateko kaldereroen kalejira, igandeko Zahagi Dan­tza, eta astelehen eta astearteiñoteko mozorroen joan­-etorriak pasatuta, larunbat honetan kontuak egitea baino ez da gelditzen.

Larunbat honetan, hilak 25, eginen ditu kontuak Mozorroen Taldeak. Azken urteotan bezala, 14:00etan baz­karia eginen du eta ondotik, poteo musikatua izanen da herrian barna­.

Larunbatekoaren ondotik, beste urtebetez egon beharko dugu hain­ eroak diren egunak ailegatzeko zain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun