Leitzako Mendibil Mendi Taldeak Ipar-eski ikastaroa antolatu du larunbat honetarako, otsailaren 25erako. Ume eta helduentzat izanen da Somporten, hastapena eta hobekuntza mailetan. Izen emateko epea otsailaren 22an, asteazkenean bukatuko da, Maimur edo Astiz liburudendetan. Prezioei dagokienez, 6 eta 15 urte artekoek 30 euro ordaindu beharko dute, 15 urtetik goitikoek 47 euro eta Aurrerako bazkideek 35 euro.
Prezioan sartzen da autobusa, materialaren (botak, eskiak eta bastoiak) alokairua, pistak eta ikastaroa. Hori bai, otorduak norberak eraman beharko ditu, hamaiketako, bazkaria eta atsaldekoa eta gazte bakoitzak arduradun bat izan beharko du irteera honetarako. Irteera larunbat goizeko 07:00etan eginen da Oialde elkartearen paretik. Itzulera iluntzeko 19:00ak aldera izanen da.
Informazio gehiagorako: www.blogak. com/mendibilaurrera