Goizuetako inauteriak otsailaren 18tik 21era ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 17a

Astearteko Zahagi-dantzak izaera berezia ematen die Goizuetako inauteriei. Artxiboko argazkia

Astearteko zahagi-dantzak bukatutzat emanen ditu lau eguneko ospakizunak

Astelehen eta astearteko mozorroen joan-etorriak eta zahagi-dantzak ematen diote Goizuetako inauteriei xarma berezia, baina asteburu osoan izanen da ongi pasatzeko au­kera. Asteleheneko konpartsaren gaia Mexiko izanen da aurtengoan.

Astelehen eta astearteko mozorroen joan-etorriak eta zahagi-dantzak ematen diote Goizuetako inauteriei xarma berezia, baina asteburu osoan izanen da ongi pasatzeko au­kera. Asteleheneko konpartsaren gaia Mexiko izanen da aurtengoan.

Otsailaren 18an, larunbat arratsaldeko 18:00etan Kaldereroak ibiliko dira. Ondoren, eguraldiak laguntzen badu, herriko plazan afaria eginen da. Bakoitzak bere afaria eraman beharko du.

Otsailaren 19an, igande arratsaldeko 17:00etan gaztetxoen Zahagi-dantza izanen da. 19:00etan Erromeria plazan. 21:30ean Mozorroen afaria.

Otsailaren 20an, astelehen goizeko 08:00etan Mozorroen irteera eginen da baserrietara. 12:00etan Plazan elkartu eta luntxaren ondoren Konparsa ibiliko da herrian zehar. Aurtengoan, Mexiko izan da mozorrotzeko aukeratutako gaia. 13:30ean bazkaria eginen da Umore Ona elkartean. 14:00etatik 16:00etara Tailerrak izanen dira. 16:30etik 17:30era jokuak izanen dira plazan. 17:30ean txokolate egina jatea. 18:00etan karaokea. Hau dena bukatutakoan, denen laguntza beharko eta eskertuko da plaza garbia utzi ahal izateko. 18:30ean mozorroen etorrera herrira, dultzaineroekin. 19:00etan Erromeria plazan. 22:00etan mozorroen afaria.

Otsailaren 21ean, astearte goizeko 09:00etan Mozorroen gosaria eginen da. 10:00etan Mozorroak herriko kaleetan zehar ibiliko dira. 14:00etan Mozorroen bazkaria. 17:00etan Zahagi-dantza, Izkiña tabernatik hasita. 19:00etan erromeria TZ taldearekin plazan. 22:00 mozorroen afaria eta ondotik, berriz ere erromeria TZ taldearekin plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun