Urrezko Aizkolariak – Eusko Label binakako aizkora txapelketako saioa jokatuko da otsailaren 11n, larunbat arratsaldeko 19:30etik aurrera Leitzako Amazabal pilotalekuan. Zilarrezko mailako eta gaztetxo mailako norgehiagoka bana eginen da.
Zilarrezko mailan, Ruben Saralegi eta Arkaitz Olano leitzarrak finalerdietarako txartel baten bila lehiatuko dira Zizurkilgo Jon Irazurekin eta Legorretako Jesus Mari Lasarekin. Gaztetxoen mailan, berriz, Urrezko Aizkolariak lehiaketan debuta eginen duen Julen Olano leitzarra eta Otsagiko Iker Vicente, Leitzako Eneko Saralegi eta Barakaldoko Julen Larrea III.aren kontra ariko dira.
Urrezko Mailako lehen finalerdia igande eguerdian Arabako Gaubean
Otsailaren 12an, igande eguerdiko 12:30ean Arabako Gaubean (Villanueva de Valdegovia) ospatuko den XX. Patataren Feriaren barrenean ere Urrezko Aizkolarien saioa jokatuko da. Urrezko Mailako lehen finalerdia jokatuko dute Ibarrako Unai Otaño eta Zizurkilgo Joseba Otaegik Lezaungo Juan Jose Lopez Azpilikueta eta Aurtizko Ander Erasunen kontra. Gainera, zilarrezko mailako final larudenetako azken proba ere jokatuko da. Otsagiko Daniel Vicente eta Dorraoko Iban Resano, Segoviako El Espinarreko Juan eta Jon Rodriguez aita-semeen kontra ariko dira.