Astelehen eta astearteko mozorroen joan-etorriak eta zahagi-dantzak ematen diote Goizuetako inauteriei xarma berezia, asteburu osoan izanen da ongi pasatzeko aukera. Asteleheneko konpartsaren gaia Mexiko izanen da aurtengoan.
OTSAILAK 18, larunbata
18:00 Kaldereroak. Ondoren, eguraldiak laguntzen badu, herriko plazan afaria eginen da. Bakoitzak bere afaria eraman beharko du.
OTSAILAK 19, igandea
17:00 gaztetxoen Zahagi-dantza. 19:00 Erromeria, plazan. 21:30 Mozorroen afaria.
OTSAILAK 20, astelehena
08:00 Mozorroen irteera baserrietara. 12:00 Plazan elkartu eta luntxaren ondoren Konparsa (Gaia: Mexiko) herrian zehar. 13:30 bazkaria Umore Ona elkartean. 14:00-16:00 Tailerrak. 16:30-17:30 jokuak plazan. 17:30 txokolate egina jatea. 18:00 karaokea (hau dena bukatutakoan, denen laguntza beharko eta eskertuko da plaza garbia utzi ahal izateko). 18:30 mozorroen etorrera herrira, dultzaineroekin. 19:00 Erromeria plazan. 22:00 mozorroen afaria.
OTSAILAK 21, asteartea
09:00 Mozorroen gosaria. 10:00 Mozorroak herriko kaleetan zehar ibiliko dira. 14:00 Mozorroen bazkaria. 17:00 Zahagi-dantza, Izkiña tabernatik hasita. 19:00 erromeria TZ taldearekin plazan. 22:00 mozorroen afaria. 19:00 erromeria TZ taldearekin plazan.