Binakako Aizkora Txapelketaren bi kanporaketa ostiralean Leitzan

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 9a

Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketak aurrera segitzen du, eta bi kanporaketa Leitzan jokatuko dira ostiral honetan, otsailak 10. Zilarrezko eta gaztetxoen kategoriako bi kanporaketa jokatuko dira. Alde batetik, Ruben Saralegi eta Arkaitz Olano, Jon Irazu eta Mikel Lasaren kontra ariko dira. Bestetik, berriz, Iker Vicente eta Mikel Olanok, Eneko Saralegi eta Julen Larrea izanen dituzte aurkari. Lehia 19:30ean hasiko da Amazabal pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun