Egitarau kultural polita antolatu dute Leitzako gazteek Atekabeltz Gaztetxean datozen egunetarako. Ostiral honetan, otsailak 10, “Entrenamendu mentala jendaurreko saioak prestatzerakoan” ikastaro praktikoa izanen da Urko Arozenaren eskutik, eta gazteei zuzendua. 19:00etan hasiko da.
Otsailaren 11n, larunbatean, Atekabeltz futbito taldeak festa antolatu du Gaztetxean.
Otsailaren 16an, osteguna, Lucio Urtubia anarkista ezagun nafarraren bizitzaren inguruko dokumentalaren emanaldia eskainiko da, 19:30ean.
Eta azkenik, 17an, ostirala, didgeridoo tresna australiarrarekin musika emanaldia eginen da Iban Nikolairen eskutik eta ondoren, tailerra jotzen ikasteko. 17:00etan hasiko da. Horrez gain, eraikin osoaren garbiketa orokorra egiteko deialdia egin dute otsailaren 18rako.