Atekabeltzen otsaila kulturala

JM BARRIOLA 2012ko otsailaren 8a

Egitarau kultural poli­ta antolatu dute gaz­teek­ Atekabeltzen datozen egu­netarako. Ostiral honetan, otsailak 10, Entre­na­mendu mentala jen­dau­­rreko saioak presta­tzerakoan ikastaro praktikoa izanen da Ur­ko Arozenaren eskutik, eta gaz­teei zuzendua. 19:00­etan hasiko da. Otsai­laren 16an, osteguna, Lucio anarkista ezagun nafa­rraren bizitzaren inguruko dokumentalaren emanaldia eskainiko da, 19:30ean. Eta azkenik, 17an, ostirala, didgeridoo tresna australiarrarekin musika emanaldia eginen da Iban Nikolairen eskutik eta ondoren, tailerra jo­tzen ikasteko. 17:00etan hasiko da. Horrez gain, eraikin osoaren garbiketa orokorra egiteko deial­dia egin dute otsai­laren 18rako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun