Historia luzea du Iberoko eremuak. Azken mendean, Leitzako Suteen Aurkako Elkartearena izan dira eraikinak eta inguruko lur eremuak. Elkartea desegiteko prozesuan da eta Udalarekin egindako negoziazioaren ondorioz, Udalak berak erosi du Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Lau urte iraun duen prozesu luzea izan da hau, baina bukatu da eta herriarena da jadanik.
Eremu osoak 33 hektareako lursaila du eta Erdi Aroko torreak, baserriak, ola zaharrak eta Urumea errekaren gaineko zubiak osatzen dute eraikin multzoa. Herriari 227.470,96 euro kosta zaio eta %30eko laguntza izanen du Nafarroako Gobernuaren partetik.