Xanti Olaizola eta Mari Karmen Azpirozen Urrezko Ezteiak

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 8a

Utzitako argazkia

1961eko abenduaren 30ean elkarri baiezkoa eman zion bikoteak 50 urte egin ditu ezkonduta. Xanti Olaizola eta Mari Karmen Azpirozek Urrezko Ezteiak egin dituzte eta hori ospa­tzeko urtarrilaren 21ean Umore Ona Elkartean bildu ziren, beraien senide, seme-alaba, biloba eta iloben konpainian. Xantik eta Mari Karmenek­ lau seme-alaba eta bederatzi biloba dituzte Goizuetan eta Lesakan. Lerro hauen bidez ere, zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun