Aurreko TTIPI-TTAPAn aipatu bezala, aurtengo UEMA Eguna Goizuetan ospatuko da. Ekainaren 9an izanen da, eta egun guztiko festa izanen denez, hasiak dira prestaketa lanak. Herri mailan lantaldea osatu nahi da eta bilerak egiten ere hasiak dira.
Astearte honetan, otsailak 7, lehenbiziko bilera egitekoa zen udaletxean, besteak beste, helburuez, egitarauaz eta lemaz hitz egiteko eta jendearen proposamenak eta iritziak bildu eta lanean hasteko.