«Kaixo goizutarra! Aurten ere zure etxe ingurua soinu eta dantzaz alaitzeko gogoz heldu ga. Astelehenen zehar baserritan eta astearten herrin izain gittozo, zure konpainiaz gozatzeko prest. Zu ere han izain zarelakon, jaso agur bero bat mozorron partez. Laster arte!». Mezu horixe luzatu die Mozorroen Taldeak herritarrei, inauteriak gainean dauden seinale. Aurtengo inauterien xehetasunak aldizkari honetako gehigarrian aurkituko dituzue.