Guraso eta gazte gehiago sartu dira Gazte Txokoko komisioan

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 8a

Ikasturteko egutegia eginen dute hilabete honetan

12 eta 16 urte bitarte­ko gazteak elkartzen dituen Gazte Txokoko komisioan izen berriak sartu dira. Orain arte, 12-16 ur­tekoen gura­soen izenean, Ana Lujanbio eta Mila Loiarte, Guraso­ Elkarteko Igor Elizegi, 12-14 urteko Lucia Etxe­­be­rria eta Garazi Loiarte eta Gaztetxeko Zuriñe Lujan­bio izan dira komisioan egon dire­nak. Urtarrilaren 28ko bileran, ordea, lagun gehiago sartu ziren: Patxi Iribarren eta Jose Ramon Etxegia gurasoak ere komisioko kide izanen dira, eta Gara­zik utzi­ egin duenez, beste hiru gazte sartuko dira taldean. Lehendik komi­sioan zeudenak ikasturte bukaeran aterako dira.

Orain arte, ping-pong edo futbolin txapelketak antolatu izan dituzte, baina hilabete honetan egutegia antolatzeko bilduko da komisioa. Dirua lortuz gero, ateraldiren bat egin nahiko lukete.

Asteburuetan zabal­tzen ditu Gazte Txo­koak­ ateak, larunbatetan 16:30­­etik 20:30­era eta igandetan 16:00­etatik 20:00­­etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun