UEMA Eguna prestatzen hasteko bilera eginen da otsailaren 7an Goizuetan

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 6a

Ekainaren 9an ospatuko da Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko Eguna Goizuetan

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko herri eta bizilagunak biltzen dituen aurtengo UEMA Eguna Goizuetan ospatuko da. Ekainaren 9an izanen da, eta egun guztiko festa izanen denez, prestaketa lanak egiten hasi beharrak dira Goizuetan. Herri mailan lantaldea osatu nahi da eta bilerak egiten ere hasiak dira.

Astearte honetan, otsailak 7, lehenbiziko bilera egingo da udaletxean 19:00etatik aurrera, besteak beste, helburuez, egitarauaz eta lemaz hitz egiteko eta jendearen proposamenak eta iritziak bildu eta lanean hasteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun