Emakume Abertzaleen V. Topaketa Feministak Leitzan eginen dira

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 6a

Joan den ostiralean egin zen Emakume Abertzaleen Topaketa Feministen aurkezpena Leitzako Atekabeltzen. Utzitako argazkia

Martxoaren 2tik 4ra izanen diren ekitaldien berri eman dute otsailaren 3ko agerraldian

Emakume Abertzaleen bosgarren Topaketa Feministak Leitzan eginen dira martxoaren 2tik 4ra, Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatuta. Baina aldi honetakoa berezia izanen da, Bilgune Feministak hamar urte beteko baititu aurten.

Emakume Abertzaleen bosgarren Topaketa Feministak Leitzan eginen dira martxoaren 2tik 4ra, Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatuta. Baina aldi honetakoa berezia izanen da, Bilgune Feministak hamar urte beteko baititu aurten.

Martxoaren 2ko arratsaldean hasiko dira ekitaldiak eta hiru egunez, gai asko jarriko dira mahai gainean: prozesu demokratikoa eta emakumeen hitza, elikadura subirautza, emakume presoak, zaintza, osasuna, prostituzioa, autodefentsa feminista, hezkidetza... Horiez gain, ez da otordurik eta festa girorik faltako, joan den ostiralean Atekabeltz herrigunean egindako aurkezpenean, hotzari aurre egiteko txokolate beroa edanez, 20 lagunen aurrean agertu zutenaren arabera.

Leitzaldeko emakumeek topaketa hauek gertu sentitu behar dituztela azpimarratu zuten aurkezpenean, parte hartzeko era asko baitaude. “Topaketa hauek hausnartzeko, eztabaidatzeko, ikasteko, ezagutzeko, ongi pasatzeko… kolakekua izatean nahi dute.

 

Izen-ematea eta egitaraua

Topaketa hauetan parte hartzeko, zabalik dago izena emateko epea. 2012topaketafeministak.wordpress.com webgunean egin behar da.

Egitarauari dagokionez, azken orduko xehetasunen esperoan, martxoaren 2an, ostiral arratsaldeko 16:00erarik 18:00etara izen-ematea eginen da zineman. 18:00etatik 20:00etara mahai-inguru nagusia eta eztabaida eginen da, “Prozesu demokratikoa eta emakumeon hitza: han eta hemen” izenburupean. Nazioarteko esperientziak ezagutu eta gurean fintzeko tartea eskainiko dute. 20:00etatik 02:00etara afaria eta emanaldi akustikoa izanen da.

Martxoaren 3an, larunbatarekin, 09:30ean izen ematea eginen da zinean. 10:00etatik 12:00etara mahai-inguru nagusia: “Eredu ekonomiko eta sozial feminista eraikitze bidean; gaurdanik, urratsak emanez”. Eguerditik aurrera, eztabaida tailerrak eginen dira, zaintza, elikadura subirautza, osasuna, prostituzioa edo emakume presoak hizpide hartuta. Bazkariaren ondotik, esperru anitzetako jardun feminista ezagutzeko tailer ezberdinak izanen dira aukeran. 20:00etatik 04:00etara afaria eta festa Atekabeltz herrigunean, antzerkia, kontzertua, dj-ak eta bertze ikuskizunekin.

Martxoaren 4an, igande goizeko 09:30eko izen ematearen ondotik, 10:00etatik 12:00etara “Independentzia dugu bidea, eta helburua: Euskal Herria feminista” izenburupean mahaingurua eginen da. 12:00etatik 13:00etara ondorioen kontaketa eginen da eta ekitaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun