Santa Ageda bezperako kantu itzuliak ez du hutsik eginen aurten Goizuetan eta Leitzan

TTIPI TTAPA 2012ko ots. 3a, 12:33
Santa Agedako koplariak Goizuetan, 2010ean. Artxiboko argazkia

Lesakan ez da eginen aurten

Santa Ageda bezperako usadioarekin bat egin eta aurten ere ez da kantu doinurik faltako Goizuetan eta Leitzan.

Santa Ageda bezperako usadioarekin bat egin eta aurten ere ez da kantu doinurik faltako Goizuetan eta Leitzan.

Duela bizpahiru urte berreskuratu zen ohitura hau Goizuetan eta aurten ere, otsailaren 4an, larunbata, kantuan ibiliko dira herrian barna. Joan den urtean bezala, bertsolarien laguntzarekin eginen da kalejira, Josu Garmendia eta Joxe Manuel Oiartzabalekin. 18:00etan egin dute hitzordua eta plazan, Txino auzoan eta taberna ingurutan ibiliko dira kantuan. Herritarrek, beren aldetik, kanturako gogoa, makilak, baserritarren jantziak eta trikitixa doinuak jarriko dituzte. Umore Ona elkartean eginen den afariarekin emanen zaio bukaera egunari. Antolatzaileek herritar guztiei egin diete parte hartzeko gonbidapena. Joan den larunbatean entsaioa ere egin zuten.

 

Kalejira, koplak eta pintxoak Leitzan

Urtero moduan, Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, haur eta gazteak herritik eskean ibiliko dira. ALKEk antolatuta, iluntzeko 18:30ean herriko plazatik kalejiran abiatuko dira koplak abestuz, eta ondoren karrapean pintxoak eta edariak banatuko dira.

 

Lesakan ez da eginen aurten

Lesakako Tantirumairu ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek ere aspaldiko urteetan atera dira Santa Ageda bezperan kopla kantari, batzuetan arratsaldetan bertzeetan goizez. Aurten, ez da deialdirik egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun