2012ko aurrekontua onartu du Udalak, guztira 802.500 eurokoa. Horretaz gain, hainbat berriri buruzko informazioa eta aldaketen berri eman du Udalak. Alde batetik, urte hasieratik zergak eta tasak igo egin dira, egoera ekonomikoak hala behartuta eta gainera, nonbait, beste inguruko herriekin konparatuz, zerga eta tasa baxuenak izaten omen ditugu aresoarrok orokorrean.
Egingo diren aldaketak hauek izango dira: kontribuzioak % 10eko igoera izango du, saneamendua 35 eurotik 45 eurora igoko da, eta ur hornidura 40 eurotik 45era. Azkenik Wi-Fi zerbitzuaren tasari KPIa gehituko zaio, eta honen harira, pensatzen ari dira indar gehiagokoa martxan jartzea, orain gutxiantza baitu, eta ordenagailuz lana edo presazko zerbait egin behar denean oso mantso ibiltzea toka daiteke, jende askok erabiltzen duelako ordu berean.
Bestalde, diru sarrerak jeitsi egin dira. Orain arte, ehiza postuak eta basogintza diru iturri garrantzitsua izan arren, hauen sarrerak ia erdira jeitsi dira. Hala ere, Eluseder industrialdean 350.000 euroko aurrekontua duten hobekuntza lanak egingo dituzte, eta hori izan da 2012rako aurrekontua igo izanaren arrazoia. Bertan dauden enpresek orain arte hobekuntzak nabaritu dituzte, baina orain beren gain joan da obraren finantzaketa.
Etxebizitzak
Etxebizitza berrien gaia ere aurrera doa, enpresa sustatzailearekin behin behineko hitzarmena adostu baitu Udalak.
Etxeen ezaugarriak hauek izango dira: hiru eraikin egingo dira, horietako bakoitza 90m2 inguruko zortzi etxebizitzaz osatua. Lehenengoarekin hasi eta besteak beharraren arabera egiten joango dira, eta etxe guztiak lau urteren buruan bukatuak egongo dira. Iraila edo urria aldera hasteko asmoa daukate dena ondo badoa, oraindik Nafarroako Gobernuak baimendu behar baitu.