Olaberriko zubi zaharra oso egoera txarrean zegoen aspalditik, erortzeko arrisku bizian. Ondorioz, Udalak zimentazio lanak egin berri ditu zubia egokitzeko, 17.738,17 euroko aurrekontua zuten lanak. Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatua dio Udalak.