Atekarock jaialdiaren bigarren edizioa eginen da martxoaren 24an. Bost talde ariko dira jaialdian eta Atekabeltz Herrigunea eraikitzen joateko laguntza lortzea izanen du helburu nagusia. Bide batez, egun horretan Herrigunearen izaera «auzolanean oinarritua» dela azaltzen lagunduko du. Lehengo urtean arrakasta haundia izan zuen jaialdi honek.