Hilerria haunditzeko lanak bukatu dira eta orain nitxo berriak eta kolunbarioak egiteari ekin zaio. Errautsak zabaltzeko leku berezi bat ere landuko da, gaur egun, gero eta ohitura gehiago baitago horretarako. Hasiera batean, 88 nitxo eta 86 kolunbario egokituko dira eta aurrekontua 73.884,72 eurokoa da.