Emakume Abertzaleen V. Topaketa Feministak Leitzan eginen dira

JM BARRIOLA 2012ko urtarrilaren 26a

Otsailaren 3an aurkezpena eginen dute Atekabeltz herrigunean

Emakume Aber­tza­leen bosgarren Topaketa Feministak Leitzan eginen dira, Euskal He­rriko Bilgune Feministak antolatuta. Baina aldi honetakoa berezia izanen da, Bilgune Feministak hamar urte beteko baititu aurten.

Martxoaren 2ko arra­tsaldean hasiko dira ekitaldiak eta hiru egunez, gai asko jarriko dira mahai gainean: prozesu demokratikoa eta emakumeen hitza, elikadura su­birautza, emakume presoak, zaintza, osasu­na, prostituzioa, auto­de­­fentsa feminista, hez­kidetza... Horiez gain, ez da otordurik eta fes­ta­­ girorik faltako, baina egitarau zehatza hurren­go aleetan emanen dugu. Au­rretik, Topaketa Femi­nisten aurkezpena otsai­laren 3an, ostirala, eginen da, 19:00etan, Atekabeltz herrigunean eta herritar guztiei egin diete joateko gonbitea.

 

Izen-ematea

Topaketa hauetan parte hartzeko, zabalik dago izena emateko epea. 2012topaketafeministak.wordpress.com-en egin behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun