Aurtengo inauterien seinalea otsailaren 11n eginen da. Goizean puxka biltzea egingo da urteroko moduan eta zomorro jantzita atera nahi dutenentzat apuntatzeko zerrenda Kontsejun egongo da jarrita. Izena otsailaren 8rako ematea eskatzen dizuegu, bazkaria prestatu behar duenari lana errazteko.
Herri ondarearen altxorretako bati agur
Inauterietan, dakizuen bezala, azken urteetan zomorroen jantzi, zahagi dantza eta doinuei buruz ahaztuak genituen zenbait datu eman zizkigun Gorozkeneako Jexuxek bere herri jakintzatik. Aurten Jexuxek utzi egin gaitu, baina berak erakutsitakoa herriaren memorian geldituko da luzerako. Eskerrik asko, Jexux.