Karroza desfile ikusgarria izan da aurten ere Leitzako inauterietan

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 23a

Ume goxoak eta borrokalari zakarrak, denak batera. Pablo Feo

Astelehen eta asteartean baserrietako eskean ibiliko dira gazteak

Inauterietan murgilduak daude Leitzan. Igande eguerdian karrozen desfile ikusgarria izan zuten eta astelehen eta astearterako ere egitarau zabala izanen dute. Gazteak baserrietako eskean dabiltza bi egunotan.

Inauterietan murgilduak daude Leitzan. Igande eguerdian karrozen desfile ikusgarria izan zuten eta astelehen eta astearterako ere egitarau zabala izanen dute. Gazteak baserrietako eskean dabiltza bi egunotan.

Igande eguerdian atsaureak Plazatik atera ziren kalejiran eta gurdiak industrialdetik. Denetik ikusi ahal izan zen: indioak eta bakeroak, trogloditak, ijitoak, kaldereroak, altuerako arrantzaleak, sebillanak, mexikarrak, marrazo erraldoia, pabo realez jantzitako neskak, hippiak bere furgoneta eta ator loredunekin, CDz jantzitako nazioarteko modeloak, eta nola ez, Drakuleneako banpiro, munstro eta Urkiola bizkar konkorra… Harley Davison motoak ikaragarri handiak izaten dira normalean, baina neurri txikiko “moteroak” ere ibili ziren Leitzan. Baita Artikorako bidean galdutako mendizaleak eta spinning egiten zuten kirolariak.

 

Astelehen eta asteartean puxka biltzea baserrietan

Lagun asko biltzen dira astelehen eta asteartean baserriz baserriko eskean. Astelehen goizeko 09:30ean elkartu dira Aurrera parean Gorriztaran, Arkiskil, Sakulu eta Erreka auzoetara puxkak biltzera joateko. Baserrietan dabiltzan bitartean, herrian, arratsaldean, gaztetxoenentzat puzgarriak izanen dira. Gero, iluntzean eta gauean dantzaldia eta Incansables txarangaren txanda etorriko da.

Asteartean goizeko 09:30ean dute hitzordua mozorroek Erasote auzora abiatzeko eskean. Eguerdiko 14:30ean eskean ibilitakoek bazkaria izanen dute Aurreran eta arratsaldeko 18:30ak aldera, Leitzako Atsaureen kalejira izanen da.

 

Inauteriak Gaztetxean

Larunbateako karaokearen ondotik, ilbeltzaren 24ean, astearte arratsaldeko 16:30ean “Eguzkiaren bidaia” pailaso ikuskizuna izanen da Atekabeltz Gaztetxean. Largabista eta Ane Pirata izanen dira protagonista, hain zuzen, Pirritx, Porrotx eta Marimotots taldeko bi pertsonaia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun