«Kontratua 2018 bukaera arte dut eta hori betetzea izanen da helburua»

Gurutze PIKABEA 2012ko urtarrilaren 17a

Aimar Olaizola, gustora lau terdiko bere bosgarren txapelarekin. Rosa Olaizola

1998ko apirilaren 12an debutatu zuen Aimar Olaizolak (Goizueta, 1979) pilotari profesionalen munduan, 18 urte baino ez zituela. Geroztik bederatzi txapel eskuratu ditu txapelketa ofizialetan, eta beste bost alditan finalera ailegatu eta azpitxapeldun izan da. Joan den abenduan lau t’erdiko bere bosgarren txapelketa irabazi zuen eta horrela, historian modalitate horretan txapel gehien lortu dituen pilotaria bilakatu da goizuetarra. Orain, berriz, binakakoan ari da Beroiz atzelari duela.

 

Pilotari profesional gisa, 2011 urte borobila izan da Aimar Olaizolarentzat, «beharbada, eduki dudan hobe­rena». Halaxe adierazi digu Goizuetako­ pilotariak. Eta ez da gu­txia­gorako. Hiru txapelke­ta ofizial jokatu zituen 2011n, hi­ruretan finalean izan zen eta bi txapel irabazi zituen: binakakoa eta lau t’erdikoa. Eta hori guztia 2010­ean belauneko lesio larri bat izan zuela kontuan hartuz.

Palmaresa ere ederki hornitzen ari da. 1998­an debutatu zuen 18 ur­te­ko gazteak bedera­tzi txapel irabazi ditu da­goe­ne­ko: banaka bi (2005 eta 2007), binaka beste bi (2008 eta 2011) eta lau t’erdian bost (2002, 2004, 2005, 2008 eta 2011). Lau t’erdian, gainera, historia egin du, orain arte­ Rete­gi­ II.arekin berdindua zuen marka –launa txapel– hobetuz: «Gauza horiei ez diot ga­rran­tzia gehiegi­rik ematen, baina polita da. Historian izan den pi­lo­ta­ririk haundiena­re­kin berdindua nengoen­ lau t’erdiko­ tituluetan eta orain, berak baino txapel bat ge­­hiago irabazteak ilusioa egiten du», esan digu.

Abenduaren 11n jan­tzi zuen bosgarre­na, Irujo­ri irabazita. Txapel «bere­zia» izan zela aitortu digu­, finalaren aurre­ko egunak ez baitziren xa­mu­rrak izan: «beha­tzeko lesioa zela, baina ba­­tez ere, hiru­ egunetan osaba eta atta­ galdu... Horre­lako par­ti­detan oso zentratua egon behar da eta beldur hori nuen». Baina hasieratik bukaerara partidan sartu­ta ikusi zuen­ bere burua. 22. tantora ai­legatzean, «zerbait­ di­fe­rentea sentitzen» omen du, baina az­­ken finala are «diferenteagoa» izan zen. Txa­pe­la­ atta­ri es­­kaini zion: «be­ra­ri dedi­katu nahi nion eta agian horregatik indar ­ge­hiagorekin atera nin­­tzen».

Lau t’erdikoa pasatuta, eta atseden hartzeko den­­borarik gabe –2011n ez zuen as­­­te batez ere des­­kantsatu–, binaka­koan dabil orain burubelarri. Beroiz atze­­lari duela­, «oso gustu­ra» dagoela aipatu digu, baina be­re us­tez, «irabaztea oso zaila izanen da». Irujo-Barrio­la bikotea ikusten du faboritoen artean, nahiz eta ez duen erraz uz­teko asmorik: «lana gogor jar­tzen saiatuko gara».

Gaur egungo pilotari hoberenetarikoa da, baina pilotari bezala, bere zein ezaugarri­ na­bar­men­duko lukeen gal­­de­tuta, «hori besteak esatea hoberena!», eran­tzun digu irribarrez. «Ez dut us­te gau­za batean na­bar­men­tzen naizenik. Nahiko kon­pletoa naizela esanen nuke, gauza­ ba­tean nabarmendu gabe». Alde ba­tera edo bes­te­ra, egunero entrena­tzen duela ere kontatu digu: «batzue­tan pilotan, bes­tee­tan fisi­koa... Ez da ordu asko iza­ten, baina egune­ro zerbait». Hortik aparte, elikadura «pixka bat» zain­­tzea gusta­tzen omen zaio.

Pilotan ongi konpon­tzen dela gauza jakina da. Baina, zer moduz molda­tzen ote da attaren pape­rean? «Niretzako gauza be­rria da, eta oso polita. Mo­mentuz inon­go arazo­rik gabe, baina beno, hori andreari galdetu beharko!», dio. Egunen batean­ semeak pilotari izan nahi­ duela esanen balio, «gustura» hartuko lukeela dio, baina «garbi dut berak ez ba­du frontoira joan nahi eta ez badu afiziorik, ez dudala behartuko. Gusta­tzen ba­zaio, lagunduko diot, baina ez dut arazorik, ez ba­zaio gustatzen edo bes­te edozein kirol nahiago badu». Hori, ordea, denborak eraku­tsi­ko du. Bitartean, Aimar bera da pilotan segitu nahi duena: «Ni ere urtetan aurrera noa eta kontratua 2018 bu­kaera arte dudanez, helburua hori betetzea da. Eta orain­go mai­la ema­ten badut, hobe». Asier bere anaiak­ esana da, Aimar «pilotari jaioa» dela, alegia, berezkoa duela, eta horregatik edo ez da­kigu­ zerga­tik, baina bide honeta­tik segituz gero, txapel ge­­­­­hiago ere jantziko ditu.

 

LAU T’ERDIKO FINALA

«Horrelako partidetan oso zentratua egon behar da eta lau t’erdiko finalean beldur hori banuen aurreko egunetan pasatutakoagatik (...) Txapela attari dedikatu nahi nion eta agian horregatik indar ge­hia­gorekin atera nintzen»


SEMEA PILOTARI?

«Semeak pilotaria izan nahi badu lagunduko diot, baina ez dut arazorik ez bazaio gusta­tzen edo beste kirolen bat nahiago badu»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun