Elgoiengo etxebizitzen giltzak banatzen hasi dira

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 17a

Elgoien auzoko Goiko Landa ingu­ruan eraikitako 48 etxebizitzen gil­tzak banatzen hasi zen Uzti eraikina joan den urte bukaeran. Honela, etxe berrira aldaera egin ahal izan dute bizilagun berriek, Olentzeroko opari gisara. Erreklamazioak egiteko epea ere zabaldu dute.

Zehazki, 24 pisu babes ofizialekoak dira eta beste 24ak tasatutako preziokoak. Pisuen prezioa diferentea da neurriaren eta izendapenaren arabera. Esate baterako, 70 metro koadroko babes ofizialekoak 109.830 eurotan saldu dira eta handiak 133.365 eurotan. Tasatutakoak, berriz, txikiak 126.700 euro ingu­ruan eta handiak 153.850 eurotan saldu dira. Hiru bloketako bizilagunak hasi dira bilerak egiten eta erabakiak hartzen.

Etorkizunean, Udalak Landa Behekoan ere 216 pisu egiteko asmoa dauka, baina plan hau gauzatzeko zazpi urte beharko omen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun