Leitzako udaleko Berdintasun taldeak, Bilgune feministarekin elkarlanean “Emakumea eta lana” izeneko batzarra antolatu du urtarrilaren 20an, ostiral arratsaldeko 19:00etatik aurrera udal batzar aretoan.
Gai ordenean ageri denez, Leitzako Emakume eta Gizonezkoen Egoeraren Diagnostikoaren aurkezpena eginen da. Ondotik, “Emakumea eta lana: nola eragin bigarren sektorean” aztertuko da eta, azkenik, formakuntzaz ariko dira.
Gogoratu behar da azaroan, Sarriopapel lantegian emakumeen kontratazioa bultzatzeko udan egindako curriculum- bilketa kanpainaren balorazioa egiteko gelditu zirela eta batzarrari jarraipen bat ematea interesgarria zela baloratu zen. Hurrengo batzarrerako, Leitzako udalari hainbat eskaera egin zitzaizkion. Eskaerak hartu eta Udaletik lan bat egin da. Beraz, orain arte egindakoa, aurretik egindako diagnosia eta aurrera begira eskualdean dauden aukerak aztertzeko batzarra izanen da ostiralekoa.