Oinarrizko errenta jasotzeko aldaketen aurka kanpaina egin da

TTIPI TTAPA 2012ko urt. 16a, 16:38

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak sinadura bilketa eta informazio kanpaina egin ditu abenduaren 14tik 19ra Nafarroako Gobernuak, oinarrizko errenta arautu eta hau jaso ahal izateko baldintzak jasotzen dituen lege proiektua salatuz. Mankomunitatearen ustez, «lege berriak, bizi baldin­tzak okertu besterik ez ditu egiten; egoera ekonomikoa kontuan izanda, lagun­tzak hobetu beharrean, oinarrizko errenta izateko baldintzak gogortu nahi dituzte».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun