Olentzero begi gorri… eta muturra ere gorritua, aulkian eserita eta gabonetako saski bat ondoan zuela pasiatu zuten herriko haur eta gurasoek herrian zehar. Kantari hasi eta bazkari goxo batekin bukatu zuten, nahiz eta etxez-etxe eskainitako gozo guztiekin goraino aseta egon! Aurten, gainera, azken urteetan ez bezala, Benta Berrin eta Arranbiden ere izan ziren bertakoak ere bisitatzen. Ongi etorriak izan ziren etxe guztietan eta jasotako diruarekin urtean zehar beharrezko jostailu eta materialak erosiko dituzte oraingoz Udaletxeko ganbaran duten txokoa hornitzen segitzeko.
Zozketak
Bazkal ondoan, berriz, Olentzeroren ondoko saskia zozketatu zuten herriko txikienek, hau Arranbideko zentralera egokitu zen.
Beste zozketarik ere izan zen abenduaren 24an, izan ere, Kontsejun zozketatzeko zuten saskiaren sariduna ere egun horretan atera zuten. Saski hau Victor Gasconi egokitu zitzaion.