Garaipen ugarirekin joan zen 2011 bukaera herriko pilotarientzat. Horietan aipatuena, beharbada, Aimar Olaizolak jantzi zuen bosgarren lau t’erdiko txapela izan zen. Baina etorri ziren txapel gehiago ere. Burlatan, esaterako, Iker Salaberriak txapelketa irabazi zuen, Iraitz Zubizarreta ataundarra lagun zuela –goiko argazkia–. Eta Nafarroako Jolasen barne, alebinen hirugarren mailan, Manex eta Eñaut Apezetxea izan ziren txapeldunak. Alebinen lehenengo mailan, berriz, Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxea nagusitu ziren. Ez dakigu profesionaletara ailegatu eta Aimar adina txapel lortzeko aukerarik izanen ote duten, baina esku pilotak badu etorkizuna gurean.