Haur Txokoak saldutako loteria partizipazioak badu saria. Hain zuzen, jokatutakoa haina bueltatuko da. Urtarrilaren 4tik aurrera kobratzen ahal da Nafarroako Kutxako bulegoan.
Gainerakoan, Eguberriak betiko martxan igaro dira herrian. Oporrak hartu aurretik Eguberrietako jaialdia egin zuten eskolan. Abenduaren 24an, goizez haurrak ibili ziren kalez kale eta arratsaldean, presoen aldeko Olentzerorekin kalejira egin zen. Ilunabarrean ongietorria eskaini zitzaien Olentzerori eta Mari Domingiri.